| |||
ORKESTRAREN HURRENGO KONTZERTUAK GIRA GALICIA 2008
* 2008/Uztaila/31 Muros (A Coruña) [Lekua: Curro da Praza | Ordua: 22:30]
* 2008/Abuztua/01 Sada (A Coruña) [Lekua: Auditorio C. Cultura | Ordua: 20:30]
* 2008/Abuztua/02 Marin (Pontevedra)
* 2008/Abuztua/03 Bueu (Pontevedra)
* 2008/Abuztua/08 Villasana de Mena (Burgos) [Lekua: Cine Amania]
* 2008/Abuztua/12 Festival Itxas Soinua Lekeitio [Lekua: Basílica de Ntra Sra. Asunción | Ordua: 22:00]
* 2008/Urria/20 Concierto Extraordinario 45º Aniversario Bilbao [Lekua: Teatro Arriaga | Ordua: 20:00] < |
BILBOKO AKORDEOIEN ORKESTRA SINFONIKOAK DISKO BERRI BAT GRABATU DU RTVE-REKIN Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak amaitu egin du RTVE zigiluaz disko berri baten grabaketa, sinadura honekin egiten duen bigarrena. EHU-ko Leioako Campuseko Zientzien Fakultateko Paraninfoan, orkestrak gauzatu egin ditu "De Norte a Sur" izeneko aurreko diskoari jarraipena emango dioten 16 musika-lanak, "Y..de Este a Oeste" izenburu pean.
|
BARAKALDO DAR-DAR, BILBOKO AKORDEOIEN ORKESTRA SINFONIKOAREN GABONETAKO ERRITMOAN Abenduaren 29an izan da bilboko akordeoien orkestra sinfonikoak antolatzen duen gabonetako ohiko kontzertua. Izan ere, bizkaitarren Gabonak girotzeko antolatzen da BBK-ren babes pean eta, honakoan, Barakaldo Antzokian. Kontzertu hau, zita finkatua da jadanik bizkaitarren agendan, Gabon aldiko ikuskizun aparta legez. Kontzertuaren musikak, Amagoia Loroño zuzendariaren batutak zuzenduta, hurrengo urteko ospakizunei ematen die sarrera; hortaz, gero eta entzule gehiago ditu urterik urte. |
|
"IPARRALDETIK HEGOALDERA" Lehen akordeoi hartatik -Hand Aoline izenekoa-, F. Buschmann alemaniarrak 1822an asmatua, zeinari Bouton-ek, hogeita hamar urte geroago, teklatua erantsi ziola, euria ari izan da… Euria, bustitzekoa, eta baita sentimenduzkoa ere… Soinuen erreskada luzea, gomutarako eta malenkoniarako… Kalez-kaleko artistaren soinuak, erromerietan eta "kermeses"etan jai-gorespenekoak … Paristar zubien azpian ibai-fluxua iruditzeko soinuak… Egun batez, direla berrogei urte baino gehiago, Josu Loroño maisuak, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa sortuz, kontzertu-maila eman zion akordeoiari. Gaur egun, haren alaba Amagoiak zuzentzen du orkestra, maisutasun handiz. Horretara, bada, orkestra zoragarri honekin, RNE-k, Zigilu Diskografikoaren bidez, CD hau editatzeko ideia ezin hobea izan du, legeztatuz, horrela, musika egiteko modu berezi bat, sortu eta birsortu dena artezko ezaupide sakon zorrotzetik, batetik, eta interpretatzeko modu zoragarritik, bestetik. "Iparraldetik Hegoaldera"-oso izenburua adierazgarria denak- eraman egiten gaitu Guridiren sinfonismo delikatu dardarkaritik, pasodoblearen tratamendu poetiko bateraino (Martinez Porlan, Lope, Alvarez), zezen-plaza ospetsuenetako Bandarik entzutetsuenak ere hobeto joko ez zuen moduan… Bi kontzeptu hauen artean, espazioa eta denbora "Boga-Boga"ren aire herrikoia "etxeko markaz" orkestratzeko; Albeniz-en intimismoarekin bat egiteko; gure zartzuelaren jatortasunaren testigantza leiala emateko (Chapí, Soutullo eta Vert, Alonso); Bizet-ek "Carmen"en jarri zuen hegoaldeko sentsualtasunarekin identifikatzeko... Grabazio bikain hau aditzean, nork bere buruan berretsi egiten du hurrengo baieztapena: arte denak baldin badira gorenak Musika da, bakar-bakarrik, munduaren eta bizitzaren misterioan sakoneraino sartzeko aukera ematen duena, misterioaz jabetu eta gozatzeko, gure makaltasun eta okerrei kontsolamendua bilatzeko. Alfonso Carlos Saiz Valdivielso
|
|
"bilboko akordeoien orkestra sinfonikoa", Hiriko "Bilbotar ospetsua" izendatua Bilboko udaleko Arabiar Aretoan egindako zeremonia batean, alkateak, Iñaki Azkunak, bilboko akordeoien orkestra sinfonikoari eman dio "Bilbotar ospetsua" titulua, hiriaren enbaxadore kulturala izateagatik mundu osoan zehar. Bilboko akordeoien orkestra sinfonikoak, zuzendaria duen Amagoia Loroñoren eskutik jaso du saria. Izan ere bera dugu profesional gutxi-gutxien artekoa, musikaren munduan, ezaugarri hauetako talde bat zuzentzen duena. Amagoia zuzendari dago 2000. urtetik hona. Amagoiak, hurrengoa esanez eskertu egin du goraipamena orkestrako 30 musikarien izenean: "harro sentitzen gara, bai benetan harro, zeren Bilbo baitaramagu gure historian, gure musikan, gure jardunean eta baita gure izenean ere." Baita, gogoratu egin du sortzailearen, Josu Loroñoren, funtsezko ibilbidea. Izan ere, berezko bideari eman zion hasiera, akordeoia, Musika Unibertsal Gorenaren ohiko interprete modura sartzeko, batetik, eta musikaren ikuspegitik tresna bera garatzeko, bestetik.
|
BILBOKO AKORDEOIEN ORKESTRA SINFONIKOA KOLONBIAN Bilboko akordeoien orkestra sinfonikoak kontzertu-saio bat egin zuen Kolonbian. Orkestrak, hiru kontzertu eman izan ditu. 2005eko irailaren 27an, Club el Nogal goi-mailakoan, bertako 2.200tik gorako kideen aurrean. Hilaren 29an Bogotako Klub Militarreko Hitzaldi-Aretoan aritu zen eta, urriaren 1ean, Zipaquira-ko Catedral de la Sal ikusgarrian, 5.000tik gorako entzuleen aurrean, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria euren artean, eremu ekonomiko eta sozialeko euskotar-kolonbiar zenbait topaketetan parte hartzen baitzeuden bertan. Catedral de la Sal izenekoa, eliza erraldoi bat da, gatzezko meategi batzuen barruan eraikia, meatzariek XVIII. mendearen amaiera aldera bertan egin zuten santutegi baten gainean. Gaur egun, Kolonbiako ondare historikoaren osagaia dugu. Inguru zoragarri honetan gozatu egin ziren, bai musika bera eta baita bilboko akordeoien orkestra sinfonikoak prestatu zuen eszenan jartzea ere.. Bilboko akordeoien orkestra sinfonikoak, zenbait bis egin behar izan zituenak, Strauss, Verdi edo Bizet musikagile unibertsalen musika jo zuen, eta baita zartzuelako obrak ere, aparteko kapitulua eskainiz Guridi, Sorozabal, Alonso, Loroño, Arriaga e.a.eko euskal musikagileei.
|
Orkestra PORTUGALen Euskal Herriko turismoa Portugalen aurkezteko jardunaldiak zirela-eta, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak bi kontzertu eman zituen 2004ko apirilaren 20 eta 22 egunetan, OPORTOko Burtsako Jauregian eta LISBOAko Gran Hotel Pestana delakoan, portugaldar enpresarien aukerako ordezkaritzaren aurrean. Kontzertuotan eskainiak, bai euskal musikagile zein klasikoen musika-lan hautatuz osatu zenak, txalo beroak jaso zituen entzuleriaren aldetik, harriturik baitzegoen musika-taldearen berezitasunez. Kontzertuotara, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan, Industria eta Turismoko sailburua Ana Agirre andrea joan zen. |
|
|
|
"Trofeo Montenegro" ENRIQUE PONCE toreatzaileari Bilbo, 2004ko maiatzaren 6a. Bilboko Club Taurinoren 60.
Jaialdia ospatzearen aurreko egunean, Enrique Ponce ordu batzuk lehenago
iritsi zen, 2003ko Zezenketa Orokorren muletazko faenarik onenari Trofeo
Montenegro Jendetza handiko egintza hark, Covadonga Saiz Bernuy izan zuen zuzentzaile. Azpimarratzekoa da Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak "Ponce" pasodoblearekin egin ziola harrera toreatzaileari. Unetxo batez, hunkitu egin ginen guztiok. Halako soinua hura! Manu de Alba
|
![]() |
XL. Urteurreneko gala. AKORDEOIEN AIRE KEMENTSUA Erromatarren zenbaketa klasikoa, hitz jokorako bide dugu: Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren XL. Urteurrenaren gala, Guggenheim distiraz jantzi izandakoan, erraldoi mailakoa izan zen gau sentsazioz beteriko batean. Amagoia Loroñoren batuta indartsuak eman zion bidea ikuskizun ederrari: musikariak, sehaskari eragiten baleuden, bat eginda gisa zeuden akordeoiekin, lasaitasun pozgarria dakarren kulunka klasikoan ari izanik. Norbaitek esango luke ia negar-malko bat ikusi zuela Josu Loroñoren masailatik, bera izan baitzen berrogei urte direla, 1963. urrun hartan, gaur ikusten duguna egin ahal izateko biziki saiatu zen gizona; ez dakit, erdi itzaleko entzungelaren itzalak izango ziren, orkestra liluragarri bezain bitxi baten barruan sortzen den marrumaren zain; edo, agian, Jose Luis Ariasek hurbildu zion argazki hura izango zen, non biak baitzeuden futbolari jantzita berrogeiko hamarkadaren talde batean, nork jakin...
Amagoiaren eskuma aldera, Asier Loroñok, zoli baino zoliago, akordoiaren teklatutik gora eta behera zeraman eskua aitu, peritu aituaren trebetasunez. Lehen lerroetan, dardaraturik zeuden ikusle Belen Greaves, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua Gabriel Inclan, Ibon Areso, Juantxo Lazpita, Kulturako zinegotzia Jon Sanchez eta beste politikari eta musikari, artegile eta enpresariak, emozioak bernizaturiko gau batean. Lehenago, Mari Carmen Navarrok eta Joseba Iriondok sentsazioen eremura zuzendu zuten gau hura, bideo hunkigarria aurkeztuz eta hainbesteko historia gogoratuz. Adi izan zituzten entzule hurrengoak bezalakoak: Luis Diaz de Lezana, Iñaki Irusta, Mario Ezquerra, Txema Montero abokatua, DYAren arima, bihotza eta bizitza den Usparitxa doktorea, Joseba Uriarte, Cristina Zubiaga, Yolanda Uriarte, Javier Sojo, Maria Dolores Solaguren, Alicia Salaberria, Jose Alberto Pradera, nori "eraso" egin baitzion puntualtasunik gabeko tranbiak, eta Loroño familiarenak izanik, mundu osoan zehar hedaturiko musikaren sagarik zabalenaren adiskide ugari. Norbaitek bitxia bilatu beharko balio armoniazko gau horri, bigarren musikalanean geratuko litzateke, agian. Strauss-en polka bat zen, "Trumoi eta tximisten artean" izenekoa, Amagoia Loroñok akordeoirako moldatu duena. Museoa, argi hordigarri batez bete zen orduan, izpi bat bezala arrapatuz Alfonso Carlos Saiz Valdivielso, Eusebio Abasolo, Amaia Fano, beronen ama Amaia Zarragoitia dotorearekin lagunduta, Txelu Aurtenetxe, Fernando Barrio, Pablo Bilbao, Quico Mochales, Jose Luis Merino, Juan Pablo Zubizarreta, Ignacio Grassa, Dolores eta Gregori Arteaga eta bertsio berria aditzeko zain zeuden guztiak. Hori izan zen, zalantzarik gabe, Martin Berasategiren koktel goxoaz brotxaturiko gau baten punturik beroena; izan ere, akordeoien aire kementsuak iraganeko aldietara eraman gintuen, presaren txakurrak zaunka etenik gabe egiten egon ez eta musika lasaitasun osoz aditzen egoten ohi zen aldietara. Jon Mujika Bilbao, Deia 21 noviembre 2003 |
|||||
|
|
| Laugarren urtez jarraian eta Bizkaiko Foru Aldundi Tx. Goreneko
Kultura Saileko Euskerazko Zuzendaritzarekin lankidetzan, Bilboko
Akordeoien Orkestra Sinfonikoak kontzertu didaktikoen kanpaina burutu
izan du bizkaitar eskolakideen artean. Kontzertu didaktikoa, "DoReMiKa"
tituluaz, 120 ikastetxetik gorako 20.000 eskolakide baino gehiagok aditu
izan dute jadanik. Antzoki hauetan egiten da: Serantes Antzokia (Santurtzi) Ateneo (Balmaseda) Zinea Ermua Sozial Antzokia (Basauri) Zornotza Antzokia (Amorebieta) Liceo Antzokia (Gernika) Getxo Antzokia Teatro Arriaga (Bilbao) |
| |||