| Bilboko Akordeoien Orkestra
Sinfonikoa 1963. urtean sortu zen eta, gaur egun, Amagoia Loroņo,
Orkestraren sortzailea Josu Loroņo maisuaren alabaren zuzendaritzapean
dago. Izan ere, Orkestra aitzindaria da gure herrian, akordeoilari
trebeez dago osatua eta onenetarikoa dugu Europakoen artean.
Amagoia Loroņo, Bilboko "Loroņo Musikaltegia" Musika
Zentroko zuzendaria ere bada, non, zeregin pedagogiko-musikalean ari
den, musika eta akordeoiko irakasle talde batekin elkarlanean. Zentro
horretatik, hain zuzen ere, datoz Orkestrako kide guztiak. |
| Bere musika-lanak mota desberdinekoak dira (musika klasikoa,
zarzuelakoa, saloikoa, nazioartekoa, herrikoia, e.a.). Hortaz,
betidaniko musikaz gozatzen duten adin guztietako pertsonentzat
kontzertu atseginak eratu ditzake, betidanikoak baitira, hain
zuzen ere, entzule gazteentzat eskainitako musika-programazioetan
ahaztu egiten ohi direnak. |
|
 |
|
| Bilbon berezko kontzertuak eskaintzeaz gain,
Orkestrak ehundaka eman izan ditu Alemanian, Polonian, Frantzian,
Portugalen, Colombian, Estatuko hiriburu garrantzitsuenetan, Euskal Herriko hiri
gehienetan; denen artean gailendu egiten dira Galiziatik egin dituen
kontzertu-ibilaldiak eta Madrileko Komunitateko Antzokien Sareko
kontzertuak. |
| Halaber, Bilboko Akordeoien Orkestra
Sinfonikoak, "DO RE MI KA" izeneko ikuskizun didaktikoa sortu
izan du; horretan, zenbait musika-adibidez baliatuz, musika eta
orkestaren hamaikatxo "sekretu" erakusten zaizkie ikusleei.
"DO RE MI KA", euskarazko bertsioan, bizkaitar eskolakideei
zuzenduriko kanpaina batean burutuz doa Bizkaiko antzokitan zehar,
Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin. |
| Josu Loroņo maisuak askotariko erakunderen ohoreak jaso izan
ditu bere lan artistiko etengabearen saritzat. Hauen artekoak
dira Bizkaiko Foru Aldundi Tx. Gorenaren eta Bilboko Udal Tx.
Gorenaren aldetik jasotako omenaldiak. |
 |
Josu Loroņo maisuaren irakaskuntza-lana, Juan Crisostomo de
Arriaga Musikako Goi-Kontserbato-
riora hedatu izan da, bertan armoniako irakaslea izan baita; era
berean, akordeoiko nazio eta nazioarteko lehiaketetan
epaimahaikide bezala jardun izan du. |
|