Amagoia Loroņo, Josu Loroņoren alaba da egun Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra. Soinulari bezala 8 urte besterik ez zituela hasi zuen karrera ospetsuan, nazioko eta nazioarteko zenbait sari ere daude. Juan March Fundazioan, TVE, ETB, Arriaga Antzokian edo Euskalduna Jauregian jardun izan du, urte askotan zehar Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren lehen atrila ere izanik. Bakarlari modura jardunaz gain, kamarako kontzertuak eman izan ditu Asier Loroņo bere nebarekin batera musika barrokoa, erromantikoa jo eta Guridi bezalako euskal musikariak interpretatuz.  Amagoia Loroņo, directora
Jarduera artistikoarekin batera, irakaskuntzan ere dihardu Loroņo Musikaltegian, non, berea duen musikarako zaletasuna ikasleei ematen baitie, beste ororen gainetik musika goza dezaten ziotuz.
Orkestrak 600 kontzertutik gora eman izan ditu bere historian zehar.

Bizkaia barruan kontzertu ugari eman izan ditu Bilbon -Arriaga Antzokia eta Euskalduna Jauregia barne- eta baita bizkaitar herri gehienetako entzutegi eta elizetan ere.

Bizkaitik kanpo Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, Madril, Bartzelona, Santander, Extremadura, Katalunia, Galizia, Burgos, Avila, Valladolid eta abarretan eman izan ditu kontzertuak.

Atzerritako kontzertu-ibilaldietan Alemania, Polonia, Portugal, Frantzia edo Colombia bezalako herrialdeetan jardun izan du.

Ampliar imagen

Lankidetzan jardun izan dueneko elkarte eta bakarlarien artean Bilboko Koral Elkarteko Abesbatza, Oskorri, Jatorki Abesbatza daude.

Orkestrak zortzi grabaketa egin ditu CD-n askotariko musika-lanekin, musika klasikoa, espainiar musika eta euskal musikagile ospetsuenganaino.