| |||
Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak bete egin du Arriaga antzokia, Gabonetako Kontzertu gogoangarri batean Amagoia Loroñoren batutak sarrera eman die datozen gabon-jaiei Arriaga antzokiaren eszenatokitik. Izan ere, orkestrak eskaini zuen kontzertu ozena bete egin zuten BBK Fundazioak babestu egiten duen ohiko zita honetara, beste urte batez ere, joan ziren entzuleek. Akordeoiaren maisu hauetako interpretazio paregabeak, gabon jaietako zeremoniala birsortu egin du. Eta, hori, europar musika gaileneko betidaniko zenbait musika-lan aukeratuz, gehienak J. Strauss eta J. Brahms musikagileenak. Amaitzeko, Gabonetako Doinu aukeratu batzuk jo zituen eta, horien artean, hain geureak diren Ator… Ator… edo Mesias Sarritan. Kontzertua ezin zen amaitu Radestzky Martxa ospetsua jo gabe. Izan ere, gabon-kontzertu hauetan ezinbestekoa den doinu hau txalotu egin zuten, biziro, entzule guztiek. Girotzea eta taldearen eszenografia zaindua bikain konbinatu dira Arriaga antzokiak, efektu ikusgarria eta entzuleen harrera ezin hobea lortzeko duen inguru zoragarriarekin. Entzuleen harrera hori da, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoarentzat, Bilbotar Ospetsua izendapena Iñaki Azkuna jauna Hiriko Udal Tx. Gorenaren alkatearen aldetik jaso zuenetik, urterik urte eta harrotasun handiz jaso egiten duen gabonetako saririk onena. Jon Mujika El Correo, 2007ko abenduaren 20 |
![]() |
Botxerien etxartea Eratua eta haizete bizian ikusita, akordeoien orkestra batek, ekaitzaren barruko itsasontzi bat dirudi. Akordeoi-joleen mugimenduak, beren musika tresnen barnetik ateratzen duten haize soinudunak gogorarazten dute izadiaren elementuen aurka borrokan ari den birgantin baten irudia. Ikuskizun goresgarria da, entzule bakoitzaren ardura musikalak gainditu egiten dituena. Gertaera hau, bete-betean, ikusi ahal izan zen atzo Euskalduna Jauregian, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak, Amagoia Loroñoren zuzendaritza pean, eskaini zuen kontzertuan zehar. Izan ere, sonatu egin zuen orkestrak, nola eta musikagile ospetsuen arnasak konkortu egingo balitz modura, beren hatsaz, akordeoi bakoitzaren hauspoak. Kontzertuak, ’De Norte a Sur’ ‘Y… de Este a Oeste’ izenekoak, balio izan zuen disko berri bat grabatzeko, eta Grupo Nervión delakoaren babesa izan zuen, non Tele Bilbao eta Radio Nervión erregea eta erregina direla. Orkestra, 1963an Josu Loroño maisuak sortua, hazi egin da denboraren poderioz eta, gaur egun, hiriko ondare kultural gailenetakoa kontsidera daiteke. Horren frogabide gisa, 2005ean, atzo kontzertuan egon zen Bilboko Alkate Iñaki Azkunak, Bilbotar Argia ohorezko goraipamena eman zion, frogatuz gero arrastoa utzi duela joan izan den leku guztietan. Jantzita, gizonak, ilunez eta, emakumeak, kolore biziko gona zabalez, orkestraren eszenan jartzea, Amagoiaren arima goritik atril bakoitzera doazen hari ezin ikusizkoen bultzadaz, harrigarria izan zen. Kontzertua ozenki hasi zen ‘El Caserio’, Jesus Guridi maisuaren zartzuela hilezkorraren 2. atalaren Preludioarekin. Ordurako, Euskalduna Jauregiko besaulkien patioak bazuen gau gogoragarrien udaberriko itxura: gainezka. Entzuleen artean nabarmendu daiteke Enrique Campos bertan zela. Berau dugu, ikuskizuna, eszenatokiaren atzetik, zuzentzen zuen komunikazio-taldearen eragile nagusienetakoa. Ez zen izan bakarra, noski. Kontzertura joan ziren, Txema Oleaga, Francisco Pontes, Beatriz Marcos, Luis Hermosa, Javier Ortega, Itxaso Mendizabal, Ángel Argote, Itxaso Marín, Yolanda Madariaga, Juan Antonio Ruiz, Francisco Mendiola, Alfonso Carlos Sainz Valdivielso musikazale sendagaitza, Marisa Bernuy berarekin batera zela, Rafael Ugarte, Gonzalo Menchaca, María Jesús González-Pinto, Begoña Urrutia, Fernando Mendibelzua, Javier Aranguren, Francisco Dehesa albaitaria, Pablo Muñoz, Jon Sustatxa, Miguel Ángel Saberria, Carmen Redondo, Nazario Mendibil, Avelina Iglesias, Goio Urrutikoetxea, Cristina Muguruza, Ignacio Aldekoa, María del Carmen García, Xabier Ortuondo, Venancio Goikoetxea, nork gogorarazi egin zituen udako suen berotasunean bizi izandako dantzaldiak, akordeoi batek “arratsaldea alaitu eta gau arteraino, dantza eskatzeko ausardia izaten genuen arteraino alegia, ginderamatzan bitartean”, Karmele Arakistain, Gloria Santamaría, Ainhoa Sánchez, Félix Orueta eta musika onaren deiari baietza eman ziotenen zerrenda amaitu ezina. Erlojuak aginduz paso azkarrean iritsi zen, adibidez, Luis Alciturri doktorea, Javier eta Anne bere seme-alabarekin, azken hau akordeoi-zaletasunezko maistra izateko ikaslea. Begiztatu ahal izan zuten Asier Loroñoren irudia, bakarlari gailena Orkestra Sinfonikoaren barruan. Baita, azken metroetan azkarrago egin zutenen artean Mari Carmen Ortiz, Julen Zelaieta, Gontzal Arrospide, Ignacio Mendiguren, David Escalza, bikotea duen Itziar Olmosekin batera iritsi zena, entzuleen batez besteko adina nabarmenki jaisteko, bertaratuen barkamenaz, Daniel Gutiérrez, José Ignacio Peláez, Beñat Olabarria, Javier Feijoó, Anne Suárez, Amaia Satrustegi, María Teresa Manzano, Miren Josune Artetxe, Kepa Arriola, Francisco Javier Hernández, Esther Larrinaga, Carmen Larrañaga, Benito Garay eta, horrela, infinitura hurbiltzeraino. Esku-egitarauaren obrak Amagoiaren beraren eskuak egokitu zituen Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikorako eta, emaitzak aztertuz gero, arrakasta betea bilakatu zen zuzenketa. ‘Maitetxu Mia’ zortzikotik ‘Negra Sombra’ galiziar abestiraino, ‘Club Cocherito’ pasodoblea, ‘Don Manolito’ madrildar entsalada edo Fernando Alonso maisuaren ‘La Calesera’ kalejiraren azken gainezkaldiraino -gazteenentzat argibidezko oharra: musikagile bat izan zen Fernando Alonso izenekoa, Formula Uno-ko pilotoa baino lehenago-. Entzuleei ahaztea kosta egingo zaien ordu eta erdi bateko kontzertuan, dena gertatu zen bikain. Jon Mujika DEIA, 2007ko azaroaren 6 |
Kontzertu kultu herrikoia Alemaniako Hohner etxeko Akordeoien Orkestrak kontzertu bat eman zuen 1957an Malvar Antzokian. Gogoratzen dugu, besteak beste, hurrengoak jo zituela: De Fallaren Suaren Errituzko Dantza, Khachaturian-en Ezpataren Dantza eta Mussorgski-ren koadroen erakusketa baten Kiev-eko Ate Handia. Gauzak horrela, talde honek berak, Bilbon ere kontzertuak eman zituen. Han, Josu Loroño musikari eta musikagile handiak, kontzertuok liluraturik adituz gero, ideia bat izan zuen: ezaugarri hauetako orkestra eta akordeoiaren eskola sortzea. Izan ere, musika-tresna herrikoi maitatua zen akordeoia Euskal Herri osoan, eta baita penintsulako iparraldeko kostaldean ere. Esandako ametsaren fruitu eta lan gogor baten emaitza modura, urteak geroago (1963) Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa sortu zen. Orkestra, gaur egun, bertan 20 urtez bakarlari gisa arituz gero, Amagoia Loroño gure musikari handiaren alabak zuzentzen du. Haren semeak ere, Asier Loroño Mugarza, orkestrako kide garrantzi handikoa dugu. Berezko musika-lanen zerrenda eman behar zitzaion Orkestrari, transkripzioetan oinarritua bazen ere, eta horretara lortu egin dute, neurri handi batean Josu eta Amagoia bere alabaren lanei esker. Bilbotar orkestra honek Galiziara jo du, elkarren segidako hamargarren urtez. Caixanova Kutxaren eskutik beste kontzertu bat eman zuen aste honetan, aipatu egingo dugun udako egitarauaren barruan. Eszenan 21 soinulari eta bi perkusio-jole (biotako batek teklatua ere duela) ikustearen irudia, oso atsegina izan zen. Azken bi grabaziotan oinarrituz (biotako bat merkatura atera gabea), kontzertuaren izena Iparretik Hegora eta Ekialdetik Mendebaldera izan zen, beronetik ondorioztatuz espainiar musikaren zati handi baten isla izango zela. Musika eta musikari euskaldun eta galiziarrek osatu zuten lehen blokea: Jesus Guridiren ‘El Caserío’ zartzuelaren II ekitaldiaren preludioa; Pablo Sorozabal donostiarraren Maite zortzikoa; Xoán Montesen Itzal Beltza balada, oso bertsio pertsonal, zabal eta nolabaiteko sinfonia-kutsu markatuaz joa, txalo ugariak lortu eta orkestrako kideak zutundu zituena; Soutullo maisuaren Ponteareas galiziar pasodoblea eta Bizet-en Carmen operaren Les Toreadors, lehen sekzio honetako amaiera izan zena. Bigarren blokean, zartzuela jo zen: Soutullo eta Vert-en Musuaren Legendaren pausartea, duen sarrera luzearekin; Sorozabalen Don Manolito madrildar Entsalada; Black pailazoaren pausartea, hau ere Sorozabal maisuarena; Federico Chuecaren madrildar jatortasuna bere Agua, azucarillos y aguardiente musika-lanarekin eta Francisco Alonsoren Las Leandras sainetearen Los Nardos, honek ere orkestrako kideak zutundu eginaz, txaloak eskertzeko. Azken blokean, bi musika-lan hauek jo ziren: Jose Francoren Agüero pasodoblea, Martin Agüero zezenkariari eskainia eta La Calesera kale-jira, Francisco Alonso egile duenaren mamia dena. Programa amaituz gero, Bilboko Akordeoien Orkestrak bi sari eskaini zituen: Alonsoren Maitetxu mia zortziko ospetsua, Granadan jaio eta trebatu bazen ere, musika-lan bikain honetan euskal musikaren izaera islatzen jakin zuen Alonsorena eta Pariseko zeruaren azpian, paristar musikaren vals musette paradigma dena. Laburrean: lizentziak, errubatoak eta ritardandoak izan arren, aldi berean kontzertu lasai, kultu eta herrikoia, zeinetik azpimarratuko genituzkeela oin-ikuspegiaren berezitasuna, prestakuntza eta osagaien arteko gehienen maisutasuna. Freskagarria, urteko aldi honetarako. Leopoldo Centeno La Voz de Galicia, 2007ko uztailaren 31 |
Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak 9.000 entzule bildu izan ditu uda honetan Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak amaitu egin du udaldiko kontzertuen zikloa Navalcarnero madrildar udalerrian, bertako Segoviako Plaza gainezka zuten 2.000 lagunen aurreko musika-saioan. Gure taldea izan da arduraduna, “De Norte a Sur” bere azken diskoaren akordeen erritmoan, hiri horretan ospatu den seigarren “kultur astea” inauguratzeko. Saio hori amaiera ezin hobea izan da, eszenatoki denetan erakutsi duen “Bilbotar ospetsua” izendapenak markatu duen kontzertu-itzuliarentzat. J. F. Bilbao Deia, 2006ko irailaren 3a |
9.000 entzule izan dira Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren kontzertu-itzulian Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak berretsi egin du bere deiaren indarra uda honetan. Ia 9.000 lagun izan dira espainiar zazpi udalerrietan, besteak beste Narón, Celanova, Ponteareas eta Redondela galiziarretan, eskaini dituen kontzertuetan. “De Norte a Sur” orkestraren diskoan oinarritua, ikuskizunak gainditu egin ditu, askogatik ere, hasierako aurreikuspenak, batez ere leku itxietan, non beharrezkoa izan dela espazio gehiago egokitzea. Azken kontzertua, Navalcarnero-ko (Madril) Segoviako Plazan izan zen, 2.000 entzuleen aurrean. Bilbotar orkestra izan da arduraduna, hiri horretako kultur astea inauguratzeko. Bertan, lau “bis”eraino eskaini ziren. El Correo, 2006ko abuztuaren 30a |
![]() |
"Lortu dugu, Kolonbia, betiko euskal musikarekin dar-dar jartzea"
Akordeoia maite dutenen familia dugu hau. Josu Loroñok sortu zuen 1963an Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa eta orain haren semea da, Asier, orkestraren burua eta bere arreba, Amagoia, batuta daramana. “Gu oso txikiak ginen eta, orduan ere, akordeoia jotzen genuen. Berezkoa zen gure etxean. Nire familian akordeoia jotzen ez zuen bakarra, gure ama zen. Hark entzun egiten zigun. Eta nire alaba Naroa ere, orain hilabete batzuk dituena, familiaren tradizioa jarraituko duelakoan nago, gurekin bat eginez”.
Egun batzuk direla, Asierrek, Amagoiak eta orkestrako berrogei musikariek Bogotara jo zuten, Euskal Astean beren musika jotzeko. Bogotako II. Euskal Asteko kontzertuen artean gailendu egin da, atzo, Catedral de la Sal (Zipaquira) izenekoan eskaini zutena 2.700 pertsonen aurrean, Ibarretxe lehendakaria bertan izanik.
Maite Redondo DEIA. 2005eko urriaren 2, igandea |
AKORDEOI SINFONIKOAK Bizitza musikaleko bere 42 urteetan zehar, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa jo eta ke aritu izan da. Josu Loroñok sortu zuenetik gaur egunera arte, akordeoia hobetzeko ahalegina funtsezko zeregina izan da, harrotasun osoz emaitza ezin hobeak izan dituena. Ehunaka kontzertu eskaini ditu, eta ez bakarrik Euskadin; izan ere, denbora nahikoa da espainiar estatuan askoz gehiago ari dela. Orkestraren saioetan, argia da bere helburua, lortua baino lortuagoa dena: entzuleak, haren musikaz, parte hartzera motibatzea eta liluratu egitea. Amagoia Loroño, oraingo zuzendaria, sorgarritasun artistikoaren bidetik eramaten ari da; izan ere, aita duenaren ikasle ezin gaituagoa izan zen, aita, maisu handia eta, zentzuren batean, akordeoiaren heroia zenean, noiz eta musika-tresnari, musika herrikoiarekin lotua izateagatik, baliorik ematen ez zitzaionean. Periódico Bilbao, 2005eko urria |
“Gure lurrean profetak modura gaude ‘bilbotar ospetsua’ sariarekin” Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak 42 urte daramatza hiria sustatzen bidaiak egiten dituen munduko bazter guztietan. Hori dela eta, aurten, bost ‘ilustres bilbaínos’ arteko bat modura hautatu dute. Golardoa, sortzailearen alaba eta taldeko oraingo zuzendariak, Amagoia Loroñok jaso zuen. Julia Fernández, Bilbao. El Correo. 2005eko abenduaren 22, osteguna |
Enrique Ponce akordeoien artean Festival Taurino delakoaren aurreko egunean, Enrique Ponce toreatzaileak jaso zuen Montenegro Jatetxean, ostalaritzako erakunde horrek, Zezenketa Orokorren muletazko faenarik onenari urtero eman ohi dion Trofeoetako V.a. Jai-giro atseginean egon ziren, besteak beste, Vista Alegre Zezenplazako presidentea, Matías González, Federico Lipperheide, Alfonso Saiz Valdivielso eta epaimahaiko kideak: Dolores Aguirre, Leopoldo Sánchez Gil (Club Cocherito-ko presidentea), Alfredo Casas, Alberto Vidal eta kronika honetako idazlea. Chiva-ko maisuak, luzaro gogoratuko duen sorpresa izan zuen, ohorez izan ere. Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak, Amagoia Loroñoren zuzendaritzaren pean, hartu zuen parte, Agur Jaunak eta Enrique Ponce: Rey del toreo pasodoblearekin eginaz harrera toreatzaileari; izan ere, pasodoblearen partitura egokitu zuen akordeoien orkestrarako beronen zuzendariak eta, horretara, soinu hobea atera zuen zezenketak girotzen dituen Bandak berak baino, nahiz eta Espainiako onena izan. Poncek, hunkiturik, eskertu egin zuen Josu Loroñok sorturiko Orkestraren presentzia, zeinek, amaieran, Suspiros de España eta Martín Agüero atseginez aditzeko aukera eman zigun. Kasu honetan "olé" deritzotenak, akordeio-soinukoak ziren. Covadonga Saiz Bernuy Bilbao aldizkaria, 2004ko ekaina |
BILBOKO AKORDEOIEN ORKESTRA SINFONIKOAK "BILBAO ACCORDION" AURKEZTU DU Bilboko Akordeoin Orkestra Sinfonikoak, "Bilbao Accordion" albuma argitaratuz ospatu du bere 40. urteurrena. Albuma horrekin "omenaldi bizia eskaini nahi diogu Josu Loroñori, gizona, musikaria, moldatzailea, zuzendaria, musikagilea eta Orkestra bera hor izatea egin ahal izan zuenari" dio Amagoia Loroñok, omenduaren alaba eta bilbotar Orkestraren gaur eguneko zuzendaria denak. Horretara, bada, Urdulizeko Tio Pete estudioetan grabaturiko diskoak, fundatzailearen musikak jaso ditu, "musikaren formatu desberdinetan, folklore herrikoiatik akordeoi bakarlari eta orkestrarako suite bateraino, balsak, zortzikoak eta biribilketak bezalako erritmo tradizionalagoak ere landuz, fundatzaileak duen sorgarritasunaren" frogabide gisa. Musikan kideen laguntza gisa, "Bilbao Accordion" albumak, bere musika-lanetatik bietan, Kepa Junkera bilbotar trikitrilariaren interpretazioko teknika gailena ditu. "Bere trikitixaren eguneko oxigenoa ekarri du, bi lanetan jasotako elkarrizketa moduko batzuetan, argiro baitute nabaritzen hura bezalako bakarlari iaio baten indarra", gogorarazten du zuzendariak. Lorezko hitzak horiek, Junkerak berak parekoen bidez erantzuten dituenak. "Aspaldi ezagutzen nituen eta beti egin zait harrigarri era honetako talde bat Bilbon egotea, nahiz eta Euskal Herrian akordeoiaren tradizioa oso handia izan. Oso dut gogoko akordeoiekin bakarrik bestelako musikak egiteko pertsona interesatuak egotea, musika eta musika-tresna maite dituen jendea, alegia. Une jakin batean, bidean egiten dugu topo eta, musikaren bidez emozioak transmititzeko eta Josu Loroñoren legatua bizirik mantentzeko gaudenez interesatuta, ahal denik eta ondoen integratzeko saiatu naiz, trikirekin nire laguntasun osoa ekartzeko, trikitixarekin ahal dezakedana egiteko, alegia". Baina bizkaitar hiribiruko kakordeoilari nazioartean ezagunenak, Akordeoien Orkestra Sinfonikoa izateari buruzko bere analisian harago doa oraindik, zeren "atsegin zait ohikoez besteko musika-proposamenak egotea. Ausartasun-egintza bat da, ereduak apurtzeko sarriagoa izan beharko lukeena eta, gainera, oso garrantzitsua da ikasleen trebakuntza-aldian zehar dibertsioa indartzea, hau bezalako proiektuetan beren parte hartzea sustatuz". Hain zuzen ere etorkizuna da, musikarena orokorrean eta akordeoiarena, zehatzean, Orkestraren helburu funtsezkoenen arteko bat. "Akordeoia erabiltzeko dugu, beronen bidez lehenengo gu geu dibertitzen garelako eta, geroago, espiritu hori eta musikarako maitasuna besteei zabaltzea bideratzen digulako. Horregatik ematen ditugu 30 edo 40 kontzertu urtero, bizkaitar hezkuntza-sarera zuzenduriko DoReMiKa izeneko ikuskizunekin batera". Aitzol San Sebastián El Mundo, 2003ko azaroaren 28a |
|
«Notazko 40 urte» Amagoia Loroñori, Bilboko Akordeoien
Orkestra Sinfonikoaren (BAOS) Zuzendariari elkarrizketa Belaunaldien ondorengotza ez bada beti erraza izaten beste eremu batzuetan, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoan familiaren bidez egon da beti ziurtatua. Izan ere, direla hiru urte egin zen, Amagoia Loroñok, ordura arte orkestrako lehen atrila izanak, bere aita ordeztu zuenean zuzendaritza-zereginetan. Zein gogorekin hartzen duzu 40. urteurren hau? Badiote 40 urte heldutasunaren adina dela...
iritsi al da BAOS heldutasun estetiko osora? Zertan laburbiltzen da Josu Loroño zuen
fundatzaile eta, direla urte gutxira arte,
zuzendariaren ezaugarria? Zer suposatu du, zuretzat, haren tokia hartzeak
zuzendaritzan jardunaz? Orkestraren beste kide bat izateak laguntzen al
dizu musikariekin hobeto komunikatzeko, batuta orain
zuk daramazunean? Zer uste duzu izan dela zuzendaritzarako zure
ekarpenik handiena? Zeintzuk esango zenuke direla, gaur egun, horren
aktiborik handienak? Eta entzulegoa, zuon lanaren hartzailea alegia,
aldatu al da urteetan zehar? Zer espero duzue beronengandik? Eiguzu hitz azken CDren musika-lanen aukeraketaz. Zergatik "Bilbao Accordion", ingelesez? Jakin ahal izan dudanez, ez da hau Kepa Junkerak
Orkestrarekin lankidetzan diharduen lehen aldia... Esaera zaharra dago zera ohartzen duena: "lehen
belaunaldiak inperio bat egiten du, bigarrenak
kontsolidatu eta hirugarrenak alperrik galtzen du..."
bermaturik al dago Loroño familiaren saga musikalaren
jarraitasuna? Zeintzuk dira BAOSren proiektu eta asmoak
datozen 40 urteterako?
|
| Deia, 2003ko azaroaren 21 |
Najerak Jaialdiarekin jarraitzen du. "Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren atzoko saioaz geroztik, gau honetan, Indalo airezko bostekotearen txanda izango da". La Rioja, 2003ko uztailaren 31 |
![]() |
"Bilboko Akordeoien Sinfonikoak 3.000
pertsonen aurrean jardun zuen Marín hirian. Hiru mila inguru entzulek aditu zuten Bilboko Akordeoien Orkestra
Sinfonikoak eskaini zuen kontzertua, Zumarkalearen erdialdea, zuhaitzen
azpiko entzutegi aparta bihurtuz. Izan ere, milatik gora aulki ipini
ziren bertan, aldamenekoak ere jendez gainezka egon baitziren. Julio Santos Pena - Marín Faro de Vigo, 2002ko abuztuaren 5a. |
| "Mozart-ek Bilboko Akordeoien Orkestra ezagutu izan balu,
akordeoirako musika idatziko zukeen."
Antonio Alberdi maisua, musikari eta musikagilea |
| "...Josu Loroñok atzo, beraren Bilboko Akordeoien Orkestra
Sinfoniko ospetsuarekin, Bernardas-eko Musika Kaperan lortu zuen
arrakastari zor zaio (...) Orkestra honetarako zaletasuna, hainbesteko
entzule joateagatik ordena publikoa ia apurtzeraino islatu zen (...)
alderdi artistikoan, ziur asko, bere motan eta ez Espainian bakarrik
onena den orkestratik espero zena zen arrakasta."
Diario de Burgos, 1990eko otsailaren 11 |
| "Emanaldiak, Josu Loroñoren zuendaritza peko musika elkarte
honetako kalitate gailena berretsi zuen berriro ere. Mozart, Verdi,
Rossini, Tchaikovsky-ren (...) musika-lanek osaturiko funtsezko
programa, musikari trebe hauetako menpetasuna ziurtatu egin du; izan
ere, izaera musikal ezin hobeagoko musika-tresna, mugagabeko
posibilitateduna, bihurtu baitute akordeoia."
J.A.Z., Deia, 1982ko ekainaren 26a. |
| "Kalitateagatik eta diziplina artistikoagatik jadanik ospedun
musika-talde honek, lehenagokoen tonika orokorraren pare-pareko
kontzertua eman zuen, eurotako bakoitza gero eta gustagarriago izanik."
M.J. Caballero, Hierro, 1982ko abuztuaren 23a. |
| "Europan egun bere motan daudenen artean orkestra onenetariko
bat, egun batzuk direla Bilbon, Italiako Borsini enpresa akordeoigile
ospetsuko goi-zuzendarikide batek komentatu zuen bezala."
Patxi Garcia, El Correo Español, 1988ko azaroaren 18a. |
| "Orkestra honetaz idazten dudan bakoitzean -musika atsegin izanik
bere kontzertu batera joaten bazarete zaletuko zarete, hori ziur-
oroimen pila datorzkit gogora."
Jose Luis Iturrieta, Deia, 1998ko urriaren 1a. |
| "Josu Loroño maisua eta beraren Akordeoien Orkestra Sinfonikoa,
aurretikorik gabeko itua dira akordeoiaren munduaren barruan. Musikari
ospetsuen lanen moldaketak harrigarriak dira leialtasun eta
eragingarritasunagatik, orkestra mota honen barruan adierazgarritasun
eta tinkotasun sinfoniko aparta lortu izanik."
Gorka Sierra maisua, musikari eta musikagilea |
| "Onarpen zalantzagarriko beste moldaketak kontutan izan eta
ezagutuz ezin zaizkie aurka ezer esan bilbotar elenkoak planteatu zituen
Mozart-en Serenata Nocturna eta Sinfonia nº 40, Rossini-ren La Gazza
Ladra obertura edo Tchaikovsky-ren Vals de las Flores musika-lanei (...)
edo geure Guridi eta Chapí-ren El Caserio eta La Revoltosa-ren
preludioei; Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak, ezin hobeto doituz
eta tinbre egokiz, azken hauekin burutu baitzuen bere saioa."
Diario Montañés (Santander), 1982ko martxoaren 13a. |
| |||