Bilbon Josu Loroño maisuak 1950ean sortua, Loroño Musikaltegia akordeoi eta musikazko eskola aitzindaria izan da akordeoiaren irakaskuntzan. Hartan, ehunaka ikaslek musikaz gozatzen ikasi izan dute eta ikasten dihardute.
Horretarako, ikasleek, norbanako trebakuntzaz gain, eskolaren beraren akordeoien orkestraren kide dira, funtsezko helburutzat izanik, guztiok, musikaz gozatzea.
Ikasleari bakarrik eskatzen zaio ilusioa eta iraunkortasuna, musikarako duen zaletasunaren bidez sentiberatasuna, diziplina, kontzentrazioa eta sorgarritasuna garatzeko. Honela, harrobiko kide izatera ailega daiteke eta, etorkizunean, litekeena da Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoan, bilbotar eta bizkaitar guztion harrotasuna dugun honetan, parte hartu ahal izatea.
Akordeoi eta musika eskola, zeinaren zuzendari pedagogikoa Amagoia Loroño dela, 6 urtetik aurrerako ume neska-mutil, gazte eta helduentzat dago zabalik, adineko mugarik gabe. Bertako ikasketen programazioa eta musika-lanak oso dira ugariak eta Eskolarenak berarenak.
Irakasle denak maisu titulatuak dira, eta guztiok osatzen dute Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa.